6 Artizarra hodeiaren erdian bezala zen,ilargia bete-betea dagoenean bezala,
7 Goi-goikoaren santutegi gainean dir-dir dagien eguzkiaeta distirazko hodeietan argitsu agertzen den ortzadarra bezala;
8 arrosondoaren lorea udaberrian,lilia iturburu inguruaneta Libanoko landaretza udan bezala;
9 intsentsu-ontzian erretzen den intsentsuaeta urre hutsezko ontziamota guztietako harribitxiz apaindua bezala;
10 fruituz abaildutako olibondoaeta hodeietaraino luzatzen den zipresa bezala.
11 Bere soineko zoragarria jantzieta apaingarri paregabez hornituzaldare santura igotzen zenean,distiraz betetzen zuen santutegiko esparrua.
12 Oparigaien zatiak apaizen eskuetatik hartzen zituenean,bera aldareko sutondoan zutik egoten zen,anaiak inguruan koroa gisa zituela,Libanoko zedro-kimuak edo palmondoak bezala.