1 Eskerrak eman nahi dizkizut, nire Jainko errege,eta zu goretsi, oi Jainko, nire salbatzailea.Eskerrak ematen dizkizut,
2 zu izan baitzaitut neure babesle eta laguntzaile,zuk askatu nauzu heriotzatik,mihi maltzurraren saretik,gezurrak zabaltzen dituzten ezpainetatik.Nire etsaien aurrean zu izan zaitut laguntzaile.
3 Handia zarelako eta guztiz errukitsua,askatu egin nauzuirensteko prest zeudenen hozkadetatik,bizia kendu nahi zidatenen eskuetatik,jasan ditudan atsekabealdi askotatik,
4 inguratzen ninduten sugar itogarrietatik,nik piztu ez nuen suaren erditik,