3 Handia zarelako eta guztiz errukitsua,askatu egin nauzuirensteko prest zeudenen hozkadetatik,bizia kendu nahi zidatenen eskuetatik,jasan ditudan atsekabealdi askotatik,
4 inguratzen ninduten sugar itogarrietatik,nik piztu ez nuen suaren erditik,
5 Herio Leizearen errai sakonetatik,mihi zikinaren hitz gezurtietatik,
6 mihi maltzurraren gezietatik.Heriotzatik hurbil nengoen jada,Herio Leizearen ondo-ondoan nuen bizia;
7 inguratua nengoen alde guztietatiketa nork lagundurik ez;gizakien laguntza bilatu, baina batere aurkitu ez.
8 Orduan, zure errukiaz oroitu nintzen, Jauna,eta zuk gure alde betidanik egindakoaz:onik ateratzen dituzula zuregan itxaroten dutenaketa gaiztoen eskuetatik libratzen.
9 Lurretik neure erregua bidali nuen zureganainoeta otoitz egin heriotzatik aske gelditzeko.