14 Ahal duzun neurrian, izan harremanak ingurukoekin,baina aholkua jakintsuei eskatu.
15 Hartu solaskide jende zentzudunaeta mintza beti Goi-goikoaren legeaz.
16 Izan itzazu mahaikide pertsona zintzoaketa zure harrotasun Jaunarenganako begirunea.
17 Artisauari bere eskuetako lana goraipatzen zaioeta herriaren buruzagiari bere hizketa jakintsua.
18 Beldurgarria bere hirian gizon berritsua;neurribako hitz-jarioa higuingarri bihurtzen da.