3 Ez izan harremanik emagalduarekin,haren sareetan jaus ez zaitezen.
4 Ez zaitez ibil maiz artista arinegiekin,haien trikimailuetan ez nahasteko.
5 Ez geratu neska gazteari begira,harengatik erorbidean jar ez zaitezen.
6 Ez jarri zeure burua emagalduen eskuetan,zeure herentzia gal ez dezazun.
7 Ez kuxkuxean ibili hiriko kaleetan,ezta inguru-minguruka ere hango toki bakartietan.
8 Kendu zeure begiak emakume politarengandik,ez geratu begira zeurea ez duzun edertasunari.Asko galdu izan dira emakumearen edertasunagatik,sua bezala pizten da amodioa halakoaren aurrean.
9 Ez eseri sekula emakume ezkonduaren ondoan,halakoarekin ez parrandarik egin edanari emanez,zure bihotzak harengana jo ez dezaneta zeure grinak galbidera ez zaitzan.