7 Betea du ahoa madarikazioz, maltzurkeriaz eta gogorkeriaz;okerra eta gaiztakeria ditu mihian gordeak.
8 Hiri-inguruetan zelatan egoten da,ezkutuan errugabea hiltzen du,gizagaixoari begirik kentzen ez.
9 Zelatan dago ezkutuan, lehoia bere zuloan bezala,zelatan, dohakabea harrapatzeko:bere sarera erakarriz harrapatzen du.
10 Kuzkurturik, narraska joaneta gizagaixoaren gainera erortzen da.
11 Honela dio bere baitan:«Jainkoa ez da ohartzen, begiak ixten ditu,ez du inoiz ezer ikusten».
12 Jaiki, Jainko Jauna! Ekin! Ez ahaztu errukarriez!
13 Nolatan du gaiztoak Jainkoa mespretxatzen?Konturik eskatzen ez duzulakoan dago.