1 Koru-zuzendariarentzat. Jaunaren zerbitzari Davidena.
2 Gaiztakeria mintzo zaio gaiztoari barruan.Harengan ez da Jainkoarenganako beldurrik.
3 Hain baitu leun hartzen bere burua,ez da gauza errua ikusteko, ez gorrotatzeko.
4 Okerra eta engainua besterik ez du ahoan,galdua du onerako sena.
5 Ohean ere, okerra darabil gogoan;bide txarrean setati, ez du gaizkia utzi nahi.
6 Jauna, zure maitasuna zeru zabala adinakoa,zure leialtasuna hodeietarainokoa.
7 Zure justizia mendirik handienak bezalakoa,zure probidentzia ozeano mugagabea adinakoa:gizaki eta abereak zuk biziarazten dituzu, Jauna.
8 Bai zoragarria zure maitasuna, oi Jainko!Zure hegalpera biltzen dira gizakiak.
9 Zeure etxeko janari guriz asetzen dituzu,zeure atseginen ibaian edanarazten.
10 Zuregan da biziaren iturriaeta zure argiaz ikusten dugu argia.
11 Luza zeure maitasuna aintzat hartzen zaituztenei,zeure justizia bihotz-zuzenei.
12 Ez nazala zapal harroaren oinak,ez eta kanpora bota gaiztoaren eskuak!
13 Horra hor gaizkileak erori:lur jota daude, jaiki ezinik.