1 Koru-zuzendariarentzat. Davidena.Jauna, zuk ikertzen nauzu eta ezagutzen:
2 badakizu noiz esertzen naizen eta noiz jaikitzen.Urrutitik sumatzen dituzu nire burutapenak.
3 Ohartzen zara noiz nabilen eta noiz nagoen geldi.Zehatz dakizu nire pauso guztien berri.
4 Oraindik ez dut hitza mihianeta zuk, Jauna, badakizu esango dudana.
5 Atze eta aurre, estu bildua naukazu,zeure eskua nire gain ezarrita.
6 Miragarria zure ezagutza, nitaz gaindikoa,nik atzemateko garaiegia.
7 Nora joan zure espiritutik urruti?Nora ihes egin zure aurretik?
8 Zerura igota ere, zu hantxe!Hildakoen Egoitzara jaitsita ere, zu bertan!
9 Nahiz argiaren sorlekurantz hegaldatu,nahiz mendebaldeko itsas mugetan kokatu,
10 han ere zure ezkerra gainean izango dut,zure eskuinak helduko dit.
11 Nahiz nik esan: «Ilunpeak estaliko ahal nau,egun-argia gau bihurtuko ahal zait inguruan!»,
12 ilunpea ere ez da zuretzat ilun,gaua ere eguna bezain argi:ilunpea eta argia zuretzat berdin!
13 Zuk eratu didazu gorputza,zuk zaindu nauzu amaren sabeletik.
14 Eskerrak zuri, hain izugarria zarelako,zeure egintza miragarrietan nabarmena!Barru-barruraino ezagutzen ninduzun,
15 nire hezur-mamiak ez ziren zuretzat ezkutu,isilpean eratzen ari nintzela,lurraren barruan ehunduz nindoala.
16 Zure begiek nire bizi-aroak ikusten zituzten,idatziak zeuden denak zure liburuan;eratuak zenituen nire egunak,bat bakarra ere izatera iritsi baino lehen.
17 Oi Jainko, bai paregabeak niretzat zure burutapenak,bai sakona haien barne-muina!
18 Kontatzen hasten banaiz, hondarra baino ugariago dira.Berpiztu nadila eta jarrai dezadala beti zurekin!
19 Oi Jainko, gaiztoak hilko bazenitu!Urrun niregandik, odolzaleok!
20 Maltzurkeriaz mintzo dira zutazeta zure kontra alferrik altxatzen.
21 Gorroto dizutenei, Jauna, nola ez nik gorroto izan?Kontra altxatzen zaizkizunei nola ez higuin izan?
22 Gorroto biziz gorroto izan ditut,niretzat ere etsai bihurtu dira.
23 Oi Jainko, iker nazazu eta ezagutu nire bihotza,proba nazazu eta ezagutu nire ardurak.
24 Ikusi galbidetik ote nabilen,gidatu ni zeure betiko bidetik.