1 Kanta. Koreren semeen salmoa.
2 Handi da Jauna, guztiz goresgarrigure Jainkoaren hirian, bere mendi santuan!
3 Muino eder, lur osoaren pozgarri!Sion mendi, Jainkoaren egoitza, errege handiaren hiri!
4 Bertako jauregien artean, gotorleku seguru ageri da Jainkoa.
5 Hara, erregeek elkar hartu zuteneta denak batera haren aurka oldartu.
6 Baina Sion ikustean, izutu egin zireneta ihesi joan ikaraz.
7 Orduan, dardarak hartu zituen,oinaze larriak, emakumea erdiminetan bezala,
8 ekialdeko haizeak ur handietako ontziakpuskatzen dituenean bezala.
9 Entzun izan duguna geuk ikusi duguJaun ahalguztidunaren hirian, geure Jainkoaren hirian:sendo ezarri duela Jainkoak betiko!
10 Oi Jainko, zure maitasuna gogoratzen duguzure tenpluaren erdian.
11 Zure omena bezala zure gorespena ere, oi Jainko,mundu zabal osora iristen da.Eskuzabal zara, Jauna, benetan!
12 Pozik da Sion mendia, poz-pozik Judako hiriak,zure probidentzia dela eta.
13 Egizue Sionen jirabira, zenbatu bertako dorreak,
14 ikusi hango harresiak, ikertu jauregiak,hurrengo gizaldiari esateko:
15 «Hauxe da gure Jainkoa, gure Jainkoa sekulako:berak gidatuko gaitu beti».