1 Asafen salmoa.Jainkoa zerutar izakien batzarrean jaiki da,herri-agintarien aurka epaia emateko:
2 «Noiz arte eman behar dituzue bidegabeko epaiak,errudunen alde jarriz?
3 Defendatu gizagaixo eta umezurtzak,egin justizia dohakabe eta behartsuei!
4 Askatu gizagaixo eta behartsuak,libratu gaizkileen eskutik!»
5 Baina haiei ez zaie buruan sartzen,ez dute ulertu nahi, ilunpetan dabiltza,eta lurraren oinarriak koloka dira.
6 Hona nik esan:«Denok jainko, Goi-goikoaren seme zareten arren,
7 gizaki bezala hilko zarete,edozein handiki bezala eroriko».
8 Altxa, Jainkoa, eta goberna mundua,zu baitzara herri guztien jabe!