1 Koru-zuzendariarentzat. Harizko musika-tresnaz. Asafen salmoa. Kanta.
2 Jainkoa Judan agertu da, handia da haren izena Israelen.
3 Jerusalemen du egoitza, Sionen bizilekua.
4 Han hautsi ditu guda-armak:arkuaren geziak, babeski eta ezpatak.
5 Distiratsua zu, handi-ederra,antzinako mendiak baino areago.
6 Dena lapurtu diete bulartsuenei ere,azken loak hartu ditu gudari adoretsuak,besoak mugitzeko ere ez dira gauza.
7 Zeure mehatxuaz, Jakoben Jainkoa,zurrun utzi dituzu gurdi eta zaldiak.
8 Ikaragarria zara: nork iraun zutik zure aurrean,zure haserrealdian?
9 Zerutik adierazten duzu zeure epaia;lurra beldurrez mutu gelditzen da,
10 zu, oi Jainko, epaia ematera jaikitzean,munduko dohakabeak salbatzera.
11 Gizakirik amorratuenak ere goretsi beharko zaitu,zure zigorretik bizirik geldituak inguruan bilduko zaizkizu.
12 Egin promesak Jaunari, zeuen Jainkoari, eta bete;haren inguruan bilduok,ekarri emaitzak Jainko beldurgarriari,
13 handikiak arnasarik gabe uzteneta munduko erregeei ikara ematen dienari.