1 Koru-zuzendariarentzat. «Dolareak» doinuan. Koreren semeen salmoa.
2 Bai maitagarria zure egoitza, Jaun ahalguztiduna!
3 Urtzen daukat barrena zure tenpluko atarien irrikaz.Bihotza eta naizen guztiapoz-oihuz ari zait, oi Jainko, Jainko bizia.
4 Txolarreak badu etxea, bai enarak ere kumeentzat habia,zure aldareen ondoan, Jaun ahalguztiduna,ene errege eta ene Jainko!
5 Zorionekoak zure etxean bizi direnak, etengabe zu goresten!
6 Zorionekoak zuregan dutenak beren indarraeta bihotz barruko konfiantza!
7 Ibar lehorra igarotzean, iturburutik edaten dute:lehen euriek ur-begiz baitute estaltzen.
8 Gero eta kementsuago doaz, Jainkoa Sionen ikusi arte.
9 Jauna, Jainko ahalguztiduna, entzun nire otoitza,makur belarria, Jakoben Jainkoa!
10 Oi Jainko, begira onez gure babeskiari,zeuk aukeraturiko erregeari.
11 Hobe da egun bat zure atarietanmila egun beste edonon baino;nahiago dut zure tenpluko ate ondoan egongaiztoen etxapean bizi baino.
12 Bai, Jainko Jauna dugu eguzki eta babeski,Jaunak egiten mesede eta ohore,hark ez zoriona ukatzen prestu jokatzen dutenei.
13 Jaun ahalguztiduna, zorionekoa zuregan konfiantza duena!