1 Babiloniako ibai bazterretan eseriak geunden negarrez,oi Sion, zutaz oroituz.
2 Ur ondoko sahatsetan utziak genituen zitarak zintzilik.
3 Eta han, guri kantu eske zeuden erbesteratu gintuztenak,kanta alai eske gure zapaltzaileak:«Kantatu guretzat Siongo kantak».
4 Nola kantatu Jaunaren kanturik atzerriko lurraldean?
5 Zutaz ahaztu banendi, Jerusalem, geldi bekit eskua elbarri.
6 Geldi bekit mihia ahosabaian itsatsirik,beti gogoan ez bazaitut,zu, Jerusalem, neure pozik handiena ez bazaitut.
7 Jauna, ez ahaztu edomdarrek egina,honela baitziotsoten elkarriJerusalem erori zen egun hartan:«Erraustu, erraustu hondoraino!»
8 Babilonia, hiriburu kriminal hori!Bejondeiola, zuk guri eginaren ordaina emango dizunari!
9 Bejondeiola, zure haurtxoak hartueta harkaitzaren kontra lehertuko dituenari!