1 Jauna, zuregan dut babesa:ez diezadala inoiz usteak huts egin!
2 Zuzena baitzara, libra nazazu, askatu,makur belarria niregana eta salba nazazu.
3 Izan zakizkit harkaitz babesle;agindua duzu noiznahi etorriko zarela ni salbatzera.Bai, zu zara nire haitz eta gotorleku.
4 Aska nazazu, ene Jainko, gaiztoaren eskutik,bidegabeko eta gogorkeria-zaleen ukabiletik.
5 Jainko Jauna, zu zaitut itxaropen,zu gaztetatik neure segurtasun.
6 Zu izan zaitut euskarri amaren sabeletik,zuk atera nauzu amaren erraietatik.Zuri etengabe nire gorespena!
7 Mirari bat bezala gertatu nintzen askorentzat,zu zintudan neure babesleku seguru.
8 Zure gorespenez eta ekintza ospetsuezbetea nuen ahoa egun osoan.
9 Ez ni baztertu zahartu naizen honetan,ez eskutik utzi indarrak ahuldu zaizkidanean.
10 Etsaiak begira ditut,niri zelatan daudenek elkar hartu dute.
11 Hau diote: «Jainkoak bertan behera utzia du:segi atzetik, harrapatu, ez du inor izango libratzeko».
12 Jainkoa, ez gelditu niregandik urrun,ene Jainko, zatoz laster laguntzera!
13 Gal bitez lotsagarri nire salatzaileak!Irainak eta desohoreak estal bitzanire zoritxarraren bila dabiltzanak!
14 Nik, berriz, itxaroten jarraituko dut,gero eta areago zu goretsiko.
15 Nire ezpainek egun osoan emango dutezure salbamen-asmo eta egintzen berri,nik kontatu ahal baino gehiago diren arren.
16 Zure tenplu bikainean sartuko naiz, Jainko Jauna,leiala zu bakarrik zarela iragarriko.
17 Ene Jainko, gaztetatik irakatsi didazu,eta zure egintza miragarriakiragartzen ari izan naiz gaur arte.
18 Orain, zahar eta ile-zuri naizenean,ez nazazu bertan behera utz, ene Jainko,zure indarra elkarteari iragar diezaiodan,zure tenplura datorkeen edonori.
19 Zure salbamen-asmoa, oi Jainko, zerurainokoa da,gauza handiak egin baitituzu.Nor zu adinakorik, oi Jainko?
20 Hamaika larrialdi eta zoritxar pasarazi didazu.Baina berriro biziaraziko nauzu,Herio Leize sakonetik altxatuko.
21 Lehen baino izen handiagoa emango didazu,berriro kontsolatuko.
22 Orduan, harpa-soinuz goretsiko zaitut, ene Jainko,leiala zarelako;zitaraz kantatuko dizut, oi Israelgo Santu.
23 Bai, zuri kantatuko dizut,poz-oihuz ospatuko zaitu nire ahoak,zuk salbatu duzun nire izate osoak.
24 Nire mihiak zure salbamen-asmoairagarriko du egun osoan,lotsaz eta irainez gelditu baitiranire zoritxarraren bila zebiltzanak.