1 Koru-zuzendariarentzat. Koreren semeena. Oboez . Kanta.
2 Jainkoa dugu babesleku eta indar,larrialdian laguntzaile seguru.
3 Ez dugu, beraz, beldurrik,nahiz eta lurrak dardara eginedota mendiak itsas hondora amildu,
4 nahiz eta olatuek apar-bitsetan orro eginedota mendiak itsasoaren oldarrez ikaratu.
5 Ibai baten adarrek alaitzen dute Jainkoaren hiria.Goi-goikoak bere bizilekua sagaratu du.
6 Jainkoa erdian duela, ez du koloka egiten,goiz-goizetik laguntzen dio Jainkoak.
7 Nazioek ikara, erreinuek koloka:Jainkoa mintzatu eta lurra irauli.
8 Jaun ahalguztiduna gurekin! Jakoben Jainkoa gure gotorleku!
9 Zatozte, ikus Jaunaren egintzak,lurrean egin duen iraulketa:
10 mundu osoan guduak geldiarazi, uztaiak puskatu,lantzak apurtu, babeskiak sutan erre.
11 «Utzi armak! Aitor ezazue Jainkoa naizela,herrien gain eta lurraren gain nagoela».
12 Jaun ahalguztiduna gurekin! Jakoben Jainkoa gure gotorleku!