1 Egidazu justizia, ene Jainko,defenda nire auzia sinesgabeen aurka.Libra nazazu maltzur-gaiztoaren eskutik.
2 Ene Jainko babesle horrek, zergatik baztertu nauzu?Zergatik behar dut goibel ibili, etsaiak estuturik?
3 Bidali zure argia eta zure egia: gida nazatela,eraman nazatela zure mendi santura, zure bizilekura.
4 Eta zure aldarera iritsiko naiz, oi Jainko,nire poz betea zaren Jainko horrengana.Zitara joz goretsiko zaitut, Jainko, ene Jainko.
5 Zergatik zaude, ene barrena, hain goibel? Zergatik hain urduri? Itxaron Jainkoarengan! Goretsiko dut, bai, berriz ere, haren presentzia salbatzailea. # Zergatik… ? 42