1 Eskerrak eman Jaunari, ona baita,haren maitasuna betikoa baita.
2 Eskerrak eman jainkoen Jainkoari,haren maitasuna betikoa baita.
3 Eskerrak eman jaunen Jaunari,haren maitasuna betikoa baita.
4 Bera bakarrik egintza miragarrien egile,haren maitasuna betikoa baita.
5 Jakinduriaz egin du zerua,haren maitasuna betikoa baita.
6 Uren gainean tinko ezarri lurra,haren maitasuna betikoa baita.
7 Argizagi handiak egin ditu,haren maitasuna betikoa baita;
8 eguzkia, egunaren gain jartzeko,haren maitasuna betikoa baita;
9 ilargia eta izarrak, gauaren gain jartzeko,haren maitasuna betikoa baita.
10 Egiptoko lehen-semeak jo zituen,haren maitasuna betikoa baita.
11 Israel handik irtenarazi zuen,haren maitasuna betikoa baita;
12 ahalmen handiz, esku indartsuz,haren maitasuna betikoa baita.
13 Itsaso Gorria erdibi egin zuen,haren maitasuna betikoa baita;
14 eta Israel herria erditik pasarazi,haren maitasuna betikoa baita;
15 faraoia eta honen gudarostea Itsaso Gorrian amildu zituen,haren maitasuna betikoa baita.
16 Basamortuan zehar gidatu zuen bere herria,haren maitasuna betikoa baita.
17 Errege handiak jo zituen,haren maitasuna betikoa baita;
18 errege ospetsuak hil,haren maitasuna betikoa baita:
19 Sihon, amortarren erregea,haren maitasuna betikoa baita;
20 eta Og, Baxango erregea,haren maitasuna betikoa baita.
21 Eta haien lurraldea bere herriari eman zion,haren maitasuna betikoa baita;
22 bere zerbitzari Israeli eman zion ondare,haren maitasuna betikoa baita.
23 Oroitu zen gutaz gure erorialdian,haren maitasuna betikoa baita;
24 eta etsaiengandik gintuen askatu,haren maitasuna betikoa baita.
25 Bizidun guztiak janaritzen ditu,haren maitasuna betikoa baita.
26 Eskerrak eman zeruko Jainkoari,haren maitasuna betikoa baita.