Salmoak 135 EAB

Goizeko gorazarrea tenpluan

1 Aleluia! Gora Jauna!Goretsazue Jaunaren izena,goretsazue, Jaunaren zerbitzariok,

2 Jaunaren tenpluan,gure Jainkoaren etxeko atarietan zaudetenok.

3 Goretsazue Jauna, ona baita,kanta berari, maitagarria baita.

4 Jaunak Jakoben herria aukeratu du,Israel bere jabego berezi bihurtu.

5 Badakit, bai, handia dela Jauna,jainko guztien aldean handia gure Jauna.

6 Nahi duen guztia egiten du Jaunakzeru eta lurrean, itsaso eta ozeanoetan.

7 Hodeiak zerumugan gora igoarazten ditu,erauntsiak tximistaka leherrarazten,haizea bere gordelekuetatik aterarazten.

8 Berak jo zituen Egiptoko lehen-sortuak, gizaki eta abere.

9 Mirariak eta egintza harrigarriak egin zituen Egiptonfaraoiaren eta beronen funtzionarioen aurka.

10 Herri ugari suntsitu zuen, errege ahaltsuak hil:

11 Sihon, amortarren erregea, Og baxandarrenaeta Kanaango errege guztiak.

12 Eta haien lurraldea ondare eman zion bere herri Israeli.

13 Jauna, zure izenak betiko dirau,Jauna, zure oroitzapenak belaunez belaun.

14 Zuk defendatzen baituzu, Jauna, zeure herria,eta zeure zerbitzariez gupidatzen zara.

15 Jentil-herrien idoloak zilar eta urre dira,gizakien eskulan.

16 Ahoa bai, eta hitzik ez dute; begiak bai, eta ikusten ez;

17 belarriak bai, eta entzuten ez; ez dute arnasarik ahoan.

18 Antzeko bihur bitez beraien egileaketa beraietan konfiantza dutenak!

19 Israeldarrok, bedeinkatu Jauna!Aarondar apaizok, bedeinkatu Jauna!

20 Lebitarrok, bedeinkatu Jauna!Jaunari begirune diozuenok, bedeinkatu Jauna!

21 Bedeinkatua izan bedi Siongo Jauna,Jerusalemen bizi dena!Aleluia! Gora Jauna!