1 Koru-zuzendariarentzat . Harizko musika-tresnaz. Daviden salmoa.
2 Deitzen dizudanean, erantzun, Jainko, ene defendatzaile!Estualdian, emadazu lasaibide!Erruki zakizkit eta entzun nire otoitza!
3 Zuek, handikiok,noiz arte iraindu behar duzue Jainkoa, nire Ohorea,jainko hutsalak maitatuz, sasijainkoen atzetik ibiliz?
4 Jakizue Jaunak harrigarriro jokatzen duelabere fededunaren alde,entzun egiten didala deitzen diodanean.
5 Ikara zaitezte eta ez egin bekaturik,aztertu zeuen barruak, egin negar ohe gainean.
6 Eskaini bidezko sakrifizioak eta izan Jaunarengan uste on.
7 Asko ari dira esaten: «Nork eman guri zoriona?Aldendu egin ote duzu guregandik, Jauna,zeure aurpegi argitsua?»
8 Niri, ordea, Jauna, poz handia eman didazu,horiek gari eta ardo ugariz dutena baino handiagoa.
9 Bakean etzaten naiz eta berehala lokartzen,zuk bakarrik bainauzu, Jauna, lasai biziarazten.