1 Koru-zuzendariarentzat. «Ez suntsitu» doinuan. Davidena. Miktam.
2 Agintariok, epai zuzenak ematen al dituzue?Gizakiok, zuzen gobernatzen ote duzue?
3 Bai zera! Bihotz makurrez jokatzen duzue,zeuen egiteez lurraldean bidegabekeriak zabaltzen.
4 Gaiztoak sortzetik oker, maltzurrak jaiotzatik galduak.
5 Pozoia dute, sugegorriek bezala;belarriak ixten dituzten suge gorren antzeko dira,
6 liluratzaileen, zoratzailerik trebeenaren,soinua entzuten ez dutenen antzeko.
7 Oi Jainko, hautsi horiei hortzak ahoan!Jauna, puskatu lehoien haginak!
8 Gal bitez ur isuria bezala,zimel bitez belar zapaldua bezala.
9 Desager bitez lingirda darion barea bezala,ez bezate eguzki-argirik ikus, haur galduak bezala.
10 Sasien antzera arantzak bota baino leheneraman bitza haize-erauntsiak heze daudenean,iharturik baleude bezala.
11 Mendekua ikustean, zintzoak poz hartuko du,gaizkileen odola oinetatik garbituko.
12 Eta jendeak esango du: «Merezi du, bai, zintzo izateak!Bada benetan mundua gobernatzen duen Jainkoa!»