1 Miktam . DavidenaGorde nazazu, Jauna, zuregan baitut babesa.
2 Hau diot: «Oi Jauna, zu zaitut ene Jaun,zuregan baizik ez dut zorionik».
3 Lurralde honetako jainkoak,«ahalmen» deitu horiek, nituen behinola atsegin.
4 Ugal bitez ezbeharrakhorien atzetik lehiatzen direnen gainera!Nik ez diet sakrifizioen odolik eskainiko,ez ezpainetan haien izenik hartuko.
5 Zu zaitut, Jauna, neure on guztia,neure kopa, bedeinkapenez betea;zure esku nire zoria!
6 Zoragarria suertatu zaidan alorra,ezin ederragoa nire ondarea!
7 Bedeinkatu nahi dut Jauna, berak baitit aholku ematen,gauez ere ene barrua berak hezten.
8 Begi aurrean dut Jauna etengabe;bera ondoan dudala, ez dezaket koloka egin.
9 Horregatik, alai daukat bihotza,pozez jauzika erraiak, atsedenean lasai gorputza.
10 Ez bainauzu Herio Leizera botako,zure fededuna ez duzu hilobian galtzen utziko.
11 Bizirako bidea erakutsiko didazu:alaitasun betea zure aurrean, betiko zoriona zure ondoan.