1 Koru-zuzendariarentzat. Daviden salmoa.
2 David Betsaberekin elkartu ondoren, Natan profeta Davidengana joan zenekoa.
3 Erruki nitaz, ene Jainko, zeure maitasunaz,suntsitu nire hobena, zeure neurrigabeko gupidaz.
4 Garbi nazazu oso-osorik neure errutik,garbitu neure bekatutik.
5 Aitortzen dut, bai, neure hobena,begi aurrean dut etengabe neure bekatua.
6 Zure aurka, zure aurka bakarrik, egin dut bekatu,zure borondatearen kontra jokatu.Horregatik, arrazoi izango duzu salatzean,errugabe izango zara epaia ematean.
7 Hara, errudun jaio nintzen, bekatari sortu ninduen amak.
8 Zuk, ordea, bihotz leiala duzu atsegin,barru-barruan jakinduria didazu irakasten.
9 Kendu nire bekatua, eta ur bizia baino gardenago izango naiz;garbi nazazu, eta elurra baino zuriago izango.
10 Senti ditzadala berriro poza eta alaitasuna,susper dadila zuk jotako gizaki hau.
11 Aldendu begiak nire bekatutik, suntsitu nire erru guztiak.
12 Ene Jainko, sortu bihotz garbia niregan,espiritu berri sendoa nire baitan.
13 Ez nazazu bota zeure aurretik,ez utzi ni zeure espiritu santurik gabe.
14 Poz nazazu berriro zeure salbamenaz,sendotu zeure espiritu handi-zabalaz.
15 Zure bideak erakutsiko dizkiet gaiztoei,eta zuregana bihurtuko dira bekatariak.
16 Libra nazazu heriotza-zigorretik, ene Jainko,ene Jainko salbatzailea!Eta nire ezpainek poz-oihuz ospatuko dute zure salbazioa.
17 Ireki, Jauna, nire ezpainaketa nire ahoak zure gorespena iragarriko du.
18 Sakrifizioak ez dituzu atsegin;erre-oparia eskainiko banizu, ez zenuke onartuko.
19 Sakrifiziorik bikainena, damuz hautsiriko espiritua;zuk ez duzu gutxiesten, ene Jainko, bihotz-hautsi eta umildua.
20 Edertu Sion zeure mesedeaz,eraiki berriro Jerusalemgo harresiak.
21 Orduan, atsegin izango dituzu legezko sakrifizioak,oso-osorik erretzeko opariak;zure aldarean zekorrak eskainiko dira.