1 Koru-zuzendariarentzat. «Liliak» doinuan. Aitorpena. Asafen salmoa.
2 Entzun, Israelen artzain,zeure herria artaldea bezala daramazun horrek!Hegaldun izakien arteko tronuan zauden hori,ager zakizkie distiraz
3 Efraim, Benjamin eta Manases leinuei!Suspertu zeure ahalmena eta zatozkigu salbatzera!
4 Oi Jainko, eraberri gaitzazu, erakutsi guri aurpegi argia, salba gaitezen!
5 Jauna, Jainko ahalguztiduna,noiz arte egon behar duzu haserre,herria otoizka duzun bitartean?
6 Negarra eman diguzu janari, malkoak erruz edari.
7 Auzokoen hizpide egin gaituzu,etsaiak burlaka ari zaizkigu.
8 Oi Jainko ahalguztidun, eraberri gaitzazu, erakutsi guri aurpegi argia, salba gaitezen!
9 Egiptotik mahatsondo bat atera zenueneta landatu, jentil-herriak kanpora botaz,
10 aurreko biztanleak lurraldetik garbituz.Sustraiak bota zituen eta lurraldea bete.
11 Bere itzalaz estali zituen mendiak,bere aihenez zedrorik garaienak.
12 Itsasoraino luzatu zituen adarrak,Eufrates ibairaino muskilak.
13 Zergatik zulatu diozu inguruko hesia?Bidaztiek fruitua lapurtzen diote,
14 basurdeek triskatzen, basapiztiek murrizten.
15 Jainko ahalguztiduna, itzuli, arren!Begira zerutik, ikus!Hartzazu zeure mahastiaren ardura,
16 zaindu zeure eskuz landatu duzuna.
17 Begiratu zorrotz eta gal itzazumahastia moztu eta su eman diotenak.
18 Zure eskuak babes beza zuk aukeraturiko erregea,zeure indarraz jantzi duzun gizasemea.
19 Ez gara zuregandik inoiz aldenduko;bizia emango diguzu eta guk zuri dei egingo.
20 Oi Jauna, Jainko ahalguztiduna, eraberri gaitzazu, erakutsi guri aurpegi argia, salba gaitezen!