1 Davidena.Jauna dut argi eta salbamen: nork ni beldurtu?Jaunak dit bizia babesten: nork ni ikaratu?
2 Gaizkileek ni suntsitzeko asmoz erasotzen badidate,beraiek, ene etsaiak, dira labaindu eta eroriko.
3 Gudaroste batek inguraturik ere, nire bihotzak ikararik ez;nire aurka borrokan hasita ere, nik konfiantza galtzen ez.
4 Gauza bakarra diot Jaunari eskatu,horixe bakarrik dut irrika:Jaunaren etxean bizi nadila bizitza guztian,Jaunaren edertasunari begira eta haren tenpluaren zaindari.
5 Bere aterpean gordeko nau zoritxar-garaian,bere etxolako txokoan ezkutatuko,bere harkaitz gainera jasoko.
6 Horrela, burua tente eramango dutinguratzen nauten etsaien aurrean.Sakrifizioak eskainiko ditut haren etxolan poz-irrintziz,kantatu eta soinua joko diot Jaunari.
7 Entzun, Jauna, dei degizut! Erruki nitaz eta erantzun!
8 Bihotzak esaten dit:«Ea, bila ezazu Jaunaren aurpegia».Zure aurpegiaren bila nator, bai, Jauna.
9 Ez gorde niri zeure aurpegia!Ez baztertu zeure morroi hau haserrez,zu baitzaitut laguntza bakarra!Ez ni bertan behera utzi, ez zapuztu,salbatzaile zaitudan ene Jainko horrek!
10 Aita-amek zapuzten banaute ere, Jaunak berekin hartuko nau.
11 Erakustazu, Jauna, zeure bidea,eraman nazazu bide zuzenetik, etsaiak ugari baititut.
12 Ez utzi ni etsaien gogara,lekuko gezurtiak altxatu baitira nire aurka,indarkeria dariela.
13 Ziur nago ni:Jaunaren ontasuna gozatuko dut bizien lurraldean.
14 Itxaron Jaunarengan! Eutsi gogor, izan kemen!Itxaron Jaunarengan!