1 Salomonena.Ene Jainko, emaiozu zeure zuzentasuna erregeari,zeure justizia erregearen semeari.
2 Goberna beza zure herria justiziaz,zure dohakabeak zuzenbidez.
3 Ekar bezate mendi eta muinoek herriarentzatjustiziazko bakea!
4 Egin biezaie justizia herriko dohakabeei,salba bitza behartsuak, apurtu zapaltzaileak!
5 Iraun beza eguzkia eta ilargia direino,munduaren azkena arte!
6 Jaits bedi euria belardira bezala,lurra asetzen duen lanbroa bezala.
7 Haren egunetan, lora bedi justizia,ugaldu bakea eta ongizatea, ilargia itzali arte!
8 Izan bedi nagusi itsasotik itsasora,lurraren bazter batetik bestera.
9 Makur bekizkio itsas herriak,jan bezate hautsa haren etsaiek!
10 Ekar biezazkiote erregaliakTarsiseko eta urrutiko herrietako erregeek,ordaindu zergak Saba eta Sebako erregeek.
11 Agur bezate ahuspezturik errege guztiek,jar bekizkio menpean nazio guztiak!
12 Berak libratuko du laguntza eske oihuka ari den behartsua,nork defendaturik ez duen dohakabea.
13 Gupida izango die gizagaixo eta pobreei,bizia salbatuko behartsuei.
14 Berak babestuko ditu gogorkeria eta bidegabekeriatik.Balio handia izango du haien biziak berarentzat!
15 Bizi bedi luzaro! Eman biezaiote Sabako urrea,egin bezate otoitz haren alde etengabe,bedeinka bezate egunero!
16 Izan bedi gari ugari lurraldean, mendi gainetan kulunkan;sor beza fruitua Libanok bezala, zelaiko belarra bezain ugari!
17 Iraun beza haren izenak betiko, eguzkiak adina!Bedeinkatuak bitez harengan ondorengoak,zoriontsu nazio guztiak!
18 Bedeinkatua Jainko Jauna, Israelen Jainkoa,mirarigile bakarra!
19 Bedeinkatua betiko haren izen ospetsua!Haren aintzak bete beza lur osoa! Amen. Amen.
20 Hemen amaitzen dira Jeseren seme Daviden otoitzak .