1 Bedeinka beza ene arimak Jauna!Jauna, ene Jainko, bai handia zarela!Distiraz eta handitasunez zaude jantzia,
2 argiz inguratua soinekoz bezala.Oihal-etxola bezala zabaltzen duzu zerua,
3 zeure goi-geletan pilatzen ura;hodei gainean kokatzen duzu zeure karroza,haize-hegaletan zabiltza.
4 Haizeak dituzu mezulari, sugarrak zerbitzari.
5 Lurra sendo oinarritu zenueneta ez du sekula kolokarik egingo.
6 Ozeanoz estali zenuen, jantziz bezala,eta mendiak azpian hartu zituzten urek;
7 baina zure mehatxuz ihes egin zuten,zure trumoi-hotsak uxaturik:
8 mendietan gora, ibarretan behera,zuk izendaturiko lekuraino.
9 Gainditu ezineko muga ezarri diezu urei,berriro lurra estal ez dezaten.
10 Iturburuak eta errekak sorrarazten dituzu,mendi artean doazela,
11 basapiztiek edan dezaten, basastoek egarria ase.
12 Ur-bazterretan bizi dira zeruko txoriak,hostopean kantari.
13 Bere goi-geletatik ditu mendiak ureztatzen,bere biltegietako emaitzez lurra asetzen.
14 Abereentzat belarra ernearazten du,lanerako animalientzat bazka.Lurretik laborea ateratzen du
15 eta gizakiaren bihotza alaitzen duen ardoa,aurpegia distiratsu egiten duen olioaeta giza indarrak berritzen dituen ogia.
16 Urez ase dira Jaunaren zuhaitzak,hark landaturiko Libanoko zedroak;
17 bertan egiten dute txoriek habia,ipuruetan zikoinak etxea.
18 Mendi garaiak ahuntzentzat dira,harkaitzak azkonarren gordeleku.
19 Ilargiak urtaroak finkatzen ditu,eguzkiak badaki noiz ezkutatu.
20 Iluna zabaltzean, badator gaua:basapiztia denak harat-honat dabiltza.
21 Lehoikumeek orro dagite harrapakin bila,Jainkoari janari eske.
22 Eguzkia irtetean, haiek barrura,beren gordelekuetan etzatera.
23 Orduan, gizakia bere eginkizunetara doa,arratsa arte lanera.
24 Bai ugariak, Jauna, zuk eginak!Denak jakinduriaz egin dituzu,zure sorkariz betea da lurra.
25 Horra itsasoa, handi eta zabal:hor dabiltza borbor, ezin konta ahala,piztia txiki eta handiak.
26 Hor dabiltza ontziak batetik bestera,baita itsas munstroa ere, zuk berarekin jolasteko egina.
27 Denak zure zain daude,zuk bere garaian jaten emateko zain:
28 zuk eman eta haiek harrapatu,zuk eskua zabaldu eta haiek ondasunez ase.
29 Zuk aurpegia gordetzean, ikara dira,zuk arnasa kentzean, hil egiten eta hauts bihurtzen.
30 Zeure arnasa bidali eta berriro sortzen dituzueta lurbira berritzen.
31 Betiko izan bedi Jaunaren ospea!Poz bedi Jauna berak eginekin!
32 Hark lurrari begiratu eta lurrak dardara,hark mendiak ukitu eta ketan jartzen dira.
33 Bizi naizen artean kantatuko diot Jaunari,naizen artean soinua joko neure Jainkoari.
34 Atsegin bekio nire kanta: Jaunarengan nik neure poza!
35 Gal bitez bekatariak munduan, ez bedi izan gaizkilerik gehiago!Bedeinka beza ene arimak Jauna! Aleluia! Gora Jauna!