1 Daviden salmoa.Jauna, entzun nire otoitza,makurtu belarria nire erregura!Zuzena zarelako eta leiala, erantzun niri!
2 Ez jo auzitara zeure zerbitzari honekin,ez baita bizidunik zure aurrean errugabe.
3 Etsaiak gogor pertsegitzen nau,bizirik zanpatzen lurraren kontra;ilunpetan biziarazten nau, behin betiko hildakoak bezala.
4 Arnasa galtzen ari naiz, bihotza barruan lehor.
5 Aspaldiko garaiez oroitzen naiz,zure egintza guztiak buruan darabiltzat,zuk egindakoak hausnartzen ditut.
6 Zuregana jasorik ditut eskuak,zure egarri naiz, lur lehorra bezala.
7 Erantzun laster, Jauna, arnasarik gabe bainago.Ez ezkutatu niri zeure aurpegia,zulora doazenekin bat egin ez dezadan.
8 Emadazu goizean goiz zeure maitasunaren berri,zuregan baitut uste on.Erakustazu jarraitu behar dudan bidea,zuregana jasoa baitut gogoa.
9 Libra nazazu, Jauna, etsaiengandik,zuregan babesten bainaiz.
10 Erakustazu zure nahia betetzen, zu baitzara nire Jainkoa.Zeure espiritu ongileaz gida nazazu toki egokitik.
11 Zarena zarelako, Jauna, gorde nazazu bizirik;zeure justiziagatik, atera ni larrialditik;
12 zeure maitasunagatik, suntsi itzazu nire etsaiak,hondatu nire erasotzaileak,zeure zerbitzari nauzunez gero.