1 Maite nau Jaunak eta entzun egin du nire erregu-oihua;
2 bai, belarria makurtu du niregana, dei egin diodanean.
3 Herio-lokarriek estutu ninduten,Herio Leizearen mandatariek atzeman; estu eta larri nintzen,
4 baina Jaunari dei egin nion: «Arren, Jauna, libra nazazu!»
5 Errukiorra eta zintzoa da Jauna, gupidatsua gure Jainkoa.
6 Jaunak zaintzen ditu xumeak:lur jorik nengoen eta salbatu egin nau.
7 Zaude berriro bakean, ene arima,ona izan baita zurekin Jauna.
8 Bai, libratu dit bizia heriotzatik,begiak negarretik, oinak erortzetik.
9 Jaunaren aurrean ibiliko naiz, beraz, bizien lurraldean.
10 Sendo nengoen fedean,«Bai zoritxarreko naizela!» esatean ere.
11 Kinka larrian pentsatu nuen: «Ez dago inor fidagarririk!»
12 Nola ordainduko diot Jaunari egin didan on guztia?
13 Kopa altxatuko dut salbamenagatik esker onez, Jaunari dei eginez.
14 Beteko dizkiot Jaunari promesak, herri osoaren aurrean.
15 Mingarri zaio Jaunari bere fededunen heriotza.
16 Bai, zure zerbitzari naiz, Jauna, zure zerbitzari apal:askatu dituzu nire lokarriak!
17 Gorespen-oparia eskainiko diot, Jaunari dei eginez.
18 Beteko dizkiot Jaunari promesak, herri osoaren aurrean,
19 Jaunaren etxeko atarietan, Jerusalemen erdian.Aleluia! Gora Jauna!