1 Aleluia! Gora Jauna!Bihotz-bihotzez goretsiko dut Jauna,batzarrean zuzenekin elkarturik.
2 Handiak dira Jaunak eginak,gogoko dituzten guztientzat aztergai.
3 Haren egintzak ospez eta ederrez beteak,haren salbamen-asmoak betiko dirau.
4 Haren egintza harrigarriak gogora ditzagun nahi du:errukior eta bihozbera da Jauna.
5 Begirune diotenei janaria die ematen;bere ituna beti gogoan izan du.
6 Egintzetan agertu dio herriari bere indarra,beste nazioen lurraldeak berari emanez.
7 Haren egintzak leial eta zintzo, haren legeak fidagarri,
8 beti-betiko ezarriak, leialtasun eta zuzentasunez burutuak.
9 Bere herriari askatasuna eman dio,haiekin ituna finkatu betiko.Santua eta beldurgarria da bera!
10 Jaunarenganako begirunea da jakinduriaren oinarria:benetan zuhur honen arabera jokatzen dutenak.Jaunaren gorespenak betiko dirau.