1 Erromes-kanta.Jauna, oroit zaitez Davidez, oroitu haren neke guztiez;
2 nola egin zion Jaunari zin,Jakoben Jainko indartsuari promes:
3 «Ez naiz etxapean sartuko, ez ohean etzango,
4 ez dut begirik itxiko, ez loak hartzen utziko,
5 Jaunari bizilekua,Jakoben Jainko indartsuari egoitza aurkitu bitartean».
6 Efratan entzun genuen kutxaren berrieta Jaar aldean aurkitu.
7 Eta esan: «Goazen Jaunaren egoitzara,ahuspez gaitezen haren oin-aulki aurrean!
8 «Jaiki, Jauna, zatoz zeure egonlekura,zatoz zeure kutxa indartsuarekin!
9 Jantz bitez zure apaizak salbamen-indarrez,ekin biezaiote poz-oihuka zure fededunek.
10 David zeure zerbitzariaren maitasunagatik,ez bota zeure aurretik zeuk aukeraturiko erregea!»
11 Jaunak Davidi zin egin dio,inoiz hautsiko ez duen hitza eman:«Zure odoleko bat ezarriko dut zure tronuan.
12 Zure ondorengoak, nire itunaeta emango dizkiedan legeak gordetzen badituzte,betiko eseriko dira zure tronuan».
13 Izan ere, Jaunak Sion aukeratu dueta gogoko izan bertan bizitzea:
14 «Hauxe izango dut beti neure egoitza,hementxe biziko naiz, gogoko baitut.
15 «Oparo bedeinkatuko ditut bertako biltegiak,ogiz aseko behartsuak.
16 Apaizak salbamen-indarrez jantziko dituteta fededunek poz-oihuka ekingo diote.
17 «Kimu indartsua sorraraziko diot Davidi,neuk aukeraturiko erregearentzat kriseilua piztuko.
18 Honen etsaiak lotsaz josiko ditut;honen buruan, aldiz, koroak dizdiz egingo».