1 Davidena.Jauna, zuri degizut dei!Ene harkaitz, ez egin entzungor!Erantzuten ez badidazu,hilobira jaisten direnen antzeko izango naiz.
2 Entzun nire erregu-oihua, laguntza eskatzen dizudanean,eskuok zure santutegirantz luzatzen ditudanean.
3 Ez nazazu eraman gaiztoekin batera,gaizkile horiekin batera:besteren aurrean bakezko hitzak dituzte,baina barruan txarkeria.
4 Emaiezu beren egintzen ordaina, beren gaiztakerien ordaina.Emaiezu egin dutenaren saria, itzuli merezi dutena.
5 Ez diete kontu egin Jaunaren egintzei, hark egindakoei:bota ditzala, beraz, lurrera eta jaso ez sekula!
6 Bedeinkatua Jauna, nire erregu-oihua entzun du eta!
7 Jauna dut indar eta babeski.Berarengan izan dut konfiantza;laguntza jaso dut eta pozarren dut bihotza:eskerrak emango dizkiot kantari.
8 Jauna da bere herriaren indar,berak gantzuturiko erregearen babes eta salbamen.
9 Salba, Jauna, zeure herria, bedeinka zeure ondarea.Izan zaitez haien artzain eta gidari beti.