Salmoak 107 EAB

Larrialdian askatzaile eta mesedegile den Jauna goresteko deia

1 Goretsazue Jauna, ona baita,haren maitasuna betikoa baita.

2 Aldarrika bezate Jaunak askatuekzapaltzailearen eskutik askatu dituela

3 eta herrialde guztietatik bildu:ekialde eta mendebaldetik, iparralde eta hegoaldetik.

4 Noraezean zebiltzan basamortuan,bide bakartietan, bizitzeko hiririk aurkitu ezinik.

5 Gose-egarriz hilzorian zeuden, adorea galdurik.

6 Baina larrialdian Jaunari oihu egin eta libratu egin zituen estualditik.

7 Bide zuzenetik eraman zituen,bizitzeko hirira iritsi arte.

8 Gorets bezate Jauna bere maitasunagatik, gizakien alde egiten dituen gauza harrigarriengatik.

9 Egarriz larri zeudenak ase ditu,gosetuak ondasunez bete.

10 Ilunperik beltzenean zeutzan,burdinaz eta miseriaz loturik,

11 Jainkoaren aginduen kontra errebelatu baitzireneta Goi-goikoaren egitasmoa mespretxatu.

12 Nekepean umilarazi zituen,lur jo zuten, eta nork lagundurik ez.

13 Baina larrialdian Jaunari oihu egin eta salbatu egin zituen estualditik.

14 Ilunperik beltzenetik atera zitueneta haien lokarriak hautsi.

15 Gorets bezate Jauna bere maitasunagatik, gizakien alde egiten dituen gauza harrigarriengatik.

16 Brontzezko ateak puskatu zituen,burdinazko morroiloak apurtu.

17 Beren jokaera txarrarengatik ahuldurik zeuden,beren erruengatik zirtzil bihurturik.

18 Janari guztiei nazka zieten,eta heriotzaren atarian zeuden.

19 Baina larrialdian Jaunari oihu egin eta salbatu egin zituen estualditik.

20 Bere hitza bidali zien sendagarrieta hondamenditik atera.

21 Gorets bezate Jauna bere maitasunagatik, gizakien alde egiten dituen gauza harrigarriengatik.

22 Eskain biezaiote gorespen-opariaeta haren egintzak poz-oihuz konta.

23 Itsasora jo zuten ontzietan,ur handietan zutelarik ogibidea.

24 Jaunaren egintzak ikusi zituzten,haren egintza harrigarriak itsaso zabalean.

25 Haren esanera, haizea altxatu zen,olatu handiak harrotu zituen ekaitza.

26 Zeruan gora, leizean behera ibili ziren,barruak dardaraz arriskuagatik.

27 Bueltaka eta balantzaka, mozkorraren antzera,beren trebetasun guztia alferrik zutela.

28 Baina larrialdian Jaunari oihu egin eta atera egin zituen estualditik.

29 Ekaitza haize gozo bihurtu zueneta olatuen orroa isildu.

30 Poztu ziren barealdiazeta beren gogoko portura eraman zituen Jainkoak.

31 Gorets bezate Jauna bere maitasunagatik, gizakien alde egiten dituen gauza harrigarriengatik.

32 Gora bezate herri-batzarrean,goretsi zaharren kontseiluan.

33 Ibaiak basamortu bihurtzen ditu, iturburuak lur lehor,

34 lur joriak gatzaga, tokiko jendearen gaiztakeria bide.

35 Basamortua, berriz, urtegi bihurtzen dueta landa lehorra iturburu.

36 Gosedunak biziarazten ditu bertan,eta bizitzeko hiriak eraikitzen dituzte,

37 soroak erein, mahastiak landatu eta uzta oparoak biltzen.

38 Jainkoak bedeinkatu eta erruz ugaltzen dira,haien abere-taldeei ez die urritzen uzten.

39 Zapalkuntzak, ezbehar eta atsekabeakgutxiturik eta apalduak zeuzkaten;

40 baina Jainkoak, handikiak mespretxatzeneta biderik gabeko basamortuan noragabeibilarazten dituenak,

41 behartsuak miseriatik altxatzen ditueta haien familiak artaldeak bezain ugari bihurtzen.

42 Gauza hauek ikustean, zuzenak poztu egiten dira,gaiztoak, berriz, mutu gelditzen.

43 Zuhurrak har bitza hauek guztiak gogoaneta saia bedi Jaunaren mesedeak ulertzen.