1 Davidena.Eskerrak ematen dizkizut, Jauna, bihotz-bihotzez,beste jainkoen aurrean zu kantuz ospatzen.
2 Zure tenplu santura begira ahuspezten naiz,zuri eskerrak emanez:zeure maitasun eta leialtasunaz,paregabe handi egin dituzu zeure izena eta promesa.
3 Dei egin nizunean, entzun egin zenidan,bihotzean kemena bizkortu.
4 Eskerrak emango dizkizute, Jauna, munduko errege guztiek,zure promesaren berri jakitean.
5 Zure nagusigoa dela eta, kantatuko dute:«Handia da Jaunaren ospea!»
6 Bai, gorena da Jauna,baina apalari arretaz dio begiratzen;harroari, berriz, urrutitik igartzen.
7 Arriskuz inguraturik aurkitzean,babestu nire bizia etsai amorratuengandik,luzatu eskua eta salba nazazu.
8 Dena egingo du Jaunak nire alde.Jauna, zure maitasuna betikoa!Ez utzi bertan behera hasi duzun lana.