1 Daviden salmoa. Judako basamortuan zegoenekoa.
2 Jainko, ene Jainko, lehia biziz nabilkizu bila,zure egarri da nire barrena, zure irrika naizen guztia,lur lehor, agor, urik gabea bezala.
3 Egon nadila horrela santutegian zuri begira,zure indarra eta ospea ikusiz.
4 Bizia baino ederrago zure maitasuna!Nire ahoak ospatuko zaitu;
5 bai, bizitza guztian bedeinkatuko zaitut,zuri dei eginez altxatuko eskuak.
6 Jakirik gozoenez bezala aseko naiz,eta nire ezpainek poz-oihuka goretsiko zaituzte.
7 Gauez ohean zuregan dut gogoa,zuri otoitzean igarotzen ditut orduak.
8 Bai, zu izan zaitut laguntzaile;kantuz ariko naiz pozik zure hegalen itzalean.
9 Zuri itsatsia nago oso-osorik,eta zure eskuinak eusten niri.
10 Nire hondamen bila dabiltzanak, ordea,bihoaz lurpe sakonera!
11 Hil bitez ezpataz, bihur azerien janari!
12 Erregea Jainkoarekin poztuko da.Haren izenarengatik zin egiten duena harro izango da;gezurtiei, berriz, ahoa itxiko diete.