1 Koru-zuzendariarentzat. Davidena.Hau dio eroak bere baitan: «Ez da Jainkorik».Ustelduak daude, gauza higuingarriak egiten dituzte,ez da inor on dagienik.
2 Baina Jauna gizakiei begira dago zerutik,ba ote den zentzu onekorik,Jainkoa bilatzen saiatzen denik.
3 Denak okertu dira, bat egin dute galdukerian;ez da inor on dagienik, bat bera ere ez.
4 Ez ote dute ikasiko gaiztaginek,nire herria ogia bezala irensten duteneta Jaunaz arduratzen ez diren horiek?
5 Ba, beldurrez dar-dar geldituko dira,zintzoen elkartean baitago Jauna.
6 Errukarriaren asmoez barre egiten duzue,baina Jaunak du hura babesten.
7 Ai baletor Siondik Israelen salbazioa!Jaunak bere herriaren zoria aldatzean,poztuko da Jakob, alaituko Israel.