8 Gogoan du etengabe bere ituna, mila gizalditarako hitzemana:
9 Abrahamekin eginiko ituna, Isaaki emaniko zin-hitza,
10 Jakobi legetzat ziurtatua, Israeli betiko ituntzat emana,
11 hau esatean: «Zuei dizuet emango Kanaan lurraldea,hauxe da zuen ondare-zatia».
12 Gutxi batzuk besterik ez ziren,etorkin-taldetxo bat besterik ez;
13 nazio batetik bestera ibili ziren, erreinuz erreinu.
14 Baina Jainkoak ez zuen utzi inork zapal zitzan,haiengatik erregeak mehatxatu zituen: