1 Daviden salmoa .Hona Jaunak ene jaun erregeari esan:«Eseri tronuan nire eskuinean:etsaiak oin-aulki jarriko dizkizut».
2 Siondik zabaltzen du Jaunak zure errege-aginpidea:mendera itzazu, bada, guduan etsaiak!
3 Zu nagusi garaipen-egunean;Santua agertzean, bera izango duzu adore-emaile,bera egunsenti eta gaztetasun-ihintz.
4 Zin egina du Jaunak eta ez da damutuko:«Betiko zara apaiz, nik esan bezala,nire legezko erregea».
5 Zeure eskuinean daukazu Jauna:bere haserre-egunean erregeak ditu suntsitu.
6 Nazioen aurka epaia eman du:gorpuak pilatu ditu eta lur zabalean burezurrak hautsi.