5 Zorionekoa errukitu eta laguntzen duena,bere arazoak zuzen daramatzana.
6 Zintzoak ez du inoiz koloka egingo,haren oroitzapenak beti bizirik iraungo.
7 Ez du izango berri txarren beldurrik,adoretsu dago, Jaunarenganako konfiantzaz;
8 seguru sentitzen da, ezeren beldurrik gabe;azkenean, etsaien porrotaz alaituko da.
9 Eskua betean ematen die behartsuei,haren eskuzabaltasunak betiko dirau:ohorez jasoko du kopeta.
10 Hori ikusiz, amorruz dago gaiztoa, erremindurik eta urtzen;gaiztoen ametsek porrot egingo dute.