1 Israel Egiptotik irten ondoren, Jakoben herria erbestetik,
2 Jaunaren santutegi bihurtu zen Juda, haren jabetza Israel.
3 Jainkoa ikustean, itsasoak ihes, Jordanek atzera egin zuen;
4 mendiek salto, ahariek bezala, eta muinoek, arkumeek bezala.