10 Jentil-herriek inguratu ninduten:Jaunari esker erabat suntsitu nituen.
11 Inguratu ninduten, inguratu:Jaunari esker erabat suntsitu nituen.
12 Liztorrek bezala inguratu ninduten,sua sastrakan bezala zirtaka:Jaunari esker suntsitu nituen.
13 Gogor bultzatu ninduten botatzeko,baina Jaunak lagun egin zidan.
14 Jauna dut indar eta babes, bera salbatzaile.
15 Poz- eta garaipen-oihuak dira zintzoen etxoletan:«Jaunaren eskua garaile,
16 Jaunaren eskua bikain, Jaunaren eskua garaile».