13 Gogor bultzatu ninduten botatzeko,baina Jaunak lagun egin zidan.
14 Jauna dut indar eta babes, bera salbatzaile.
15 Poz- eta garaipen-oihuak dira zintzoen etxoletan:«Jaunaren eskua garaile,
16 Jaunaren eskua bikain, Jaunaren eskua garaile».
17 Ez, ez naiz hilko, biziko baino,Jaunaren egintzak kontatzeko.
18 Bai, gogor zigortu nau Jaunak,baina heriotzara eraman ez.
19 Zabaldu niri garaileen ateak,Jauna gorestera sar nadin.