3 Jerusalem, Jainkoak eraikitako hiria,den-dena tinko bildua!
4 Horra igo behar dute leinuek, Jaunaren leinuek,Israelen lege denez, Jaunaren izena gorestera;
5 hortxe esertzen baitira erregeak,Daviden jauregian, justizia egitera.
6 Opa biezaiote bakea Jerusalemi:«Lasai bizi bitez maite zaituztenak!
7 Bakea izan bedi zure harresi barruan, lasaitasuna jauregietan!»
8 Neure senide eta lagunen izenean ere,hauxe diot gartsuki: «Bakea zurekin!»
9 Jaunaren, gure Jainkoaren, etxearengatik,zoriona eskatzen dut zuretzat.