4 Bedeinkapenez eta mesedez bete duzu,urre garbizko koroa ezarri.
5 Bizia eskatu dizu, eta zuk eman,amaigabeko egun luzeetan.
6 Zure garaipenaz, handia da haren ohorea;aintzaz eta ospez estali duzu.
7 Izan ere, betiko bedeinkazioa ematen diozu,zeure presentziaz pozarren jartzen.
8 Bai, Jaunarengan du erregeak konfiantza;Goi-goikoak maite duelako, ez da kolokatuko.
9 Zeure eskuaz atzemango dituzu etsai guztiak,gorroto zaituztenak.
10 Labe gorira botako dituzu, zure haserrea agertzean;bere suminaz irentsiko ditu Jaunak, suaz kiskaliko.