7 Izan ere, betiko bedeinkazioa ematen diozu,zeure presentziaz pozarren jartzen.
8 Bai, Jaunarengan du erregeak konfiantza;Goi-goikoak maite duelako, ez da kolokatuko.
9 Zeure eskuaz atzemango dituzu etsai guztiak,gorroto zaituztenak.
10 Labe gorira botako dituzu, zure haserrea agertzean;bere suminaz irentsiko ditu Jaunak, suaz kiskaliko.
11 Suntsituko duzu lurretik haien ondorengotza,gizakien artetik haien seme-alabak.
12 Zuri hondamena ekarri nahian,azpikeriak asmatzen badituzte ere, ez dute ezer lortuko.
13 Ihes eragingo diezu guztiei,zeure uztaia haien kontra tenkatuz.