1 Davidena.Goretsi Jauna, zeruko izakiok,goretsi Jaunaren ospea eta indarra,
2 goretsi Jaunaren izen ospetsua!Ahuspeztu Jaunaren aurrean, bere santutasunez agertzean!
3 Jaunaren ahotsak ur gainean durunda:Jainko aintzatsuak trumoia jo du.Jauna ur handien gainean garai.
4 Jaunaren ahotsa indartsu,Jaunaren ahotsa arrandiatsu.
5 Jaunaren ahotsak zedroak ditu apurtzen,Jaunak Libanoko zedroak txikitzen.
7 Jaunaren ahotsak ditu tximistez zartatzen.
6 Zekorren antzera salto eragiten die Libanoko mendiei,bufalokumearen antzera Sirion mendiari.