17 ahuldu egingo baitira gaiztoen besoak;zintzoei, ordea, Jaunak eutsiko.
18 Jauna arduratzen da prestuen bizitzazeta beren ondarearen jabe izango dira betiko.
19 Zoritxar-egunetan ez dute porrot egingo,gose-egunetan asebeteak izango dira.
20 Galdu egingo dira gaiztoak;Jaunaren etsaiak, zelaietako belar ondua bezala,su hartu eta ketan joango dira.
21 Gaiztoak maileguan hartu eta ez du itzultzen,zintzoak errukitu eta eman egiten du.
22 Jaunak bedeinkatuak izango dira herrialdearen jabe;hark madarikatuak, berriz, betiko hondatuak.
23 Jaunak segurtatzen ditu gizakiaren pausoaketa atsegin duen bidetik eramaten.