5 Nik hau esan nuen: «Erruki, Jauna!Senda nazazu, zure aurka bekatu egin dudan arren».
6 Etsaiak gaizki-esaka ari zaizkit:«Noiz hil behar ote du? Noiz galduko ote honen izena?»
7 Ikustera datorkidana, faltsukeriaz mintzo da:txarkeria du barruan gordeta eta kanpora irtetean zabaltzen.
8 Gorroto didatenak, elkar harturik,nire aurka marmarrean ari dira,burutazio okerrak dituzte niretzat:
9 «Eritasun gaiztoak harrapatu du,ez da gehiago ohetik jaikiko!»
10 Nire adiskiderik minena ere,konfiantza osoko eta mahaikide nuena, kontra jarri zait.
11 Baina zu, Jauna, erruki nitaz, altxa nazazu,beren ordaina eman diezaiedan!