20 Eta hala ere, basatxakurren artera bota gaituzueta herio-itzalean murgildu.
21 Geure Jainkoa ahaztu bagenueta beste jainkoengana besoak luzatu,
22 konturatuko zen, bai, Jainkoa,bihotz-zoko ezkutuenak ere ezagutzen dituena.
23 Baina ez, zuregatik egunoro hilzorian gauzkate,hiltzeko ardiak bezala garabiltzate.
24 Esnatu, Jauna! Zergatik zaude lo?Ekin! Ez gu betiko zapuztu!
25 Zergatik ezkutatzen diguzu aurpegiaeta gure zoritxarra eta zapalkuntza ahazten?
26 Lur jota gaude, hautsetan narraska.