3 Ez dugu, beraz, beldurrik,nahiz eta lurrak dardara eginedota mendiak itsas hondora amildu,
4 nahiz eta olatuek apar-bitsetan orro eginedota mendiak itsasoaren oldarrez ikaratu.
5 Ibai baten adarrek alaitzen dute Jainkoaren hiria.Goi-goikoak bere bizilekua sagaratu du.
6 Jainkoa erdian duela, ez du koloka egiten,goiz-goizetik laguntzen dio Jainkoak.
7 Nazioek ikara, erreinuek koloka:Jainkoa mintzatu eta lurra irauli.
8 Jaun ahalguztiduna gurekin! Jakoben Jainkoa gure gotorleku!
9 Zatozte, ikus Jaunaren egintzak,lurrean egin duen iraulketa: