3 Izugarria baita Jauna, Goi-goikoa, mundu osoaren errege handia.
4 Herriak menpean ipintzen dizkigu, nazioak oinpean jartzen.
5 Guretzat lurralde bat aukeratu du,bere maitea duen Jakoben harrotzeko bide.
6 Irrintzi artean igo da Jainkoa, turuta-soinuz Jauna.
7 Kanta Jainkoari, kanta! Kanta gure erregeari, kanta!
8 Jainkoa mundu osoaren errege: kanta hari trebeki!
9 Jainkoa nazioen errege da, bere tronu santuan eseria dago.